aisetu

www.bilalan.net/araba

Zergatik aisetu?

Arabako eta Gasteizko ikastola eta eskoletan zailtasunak dituzte begiraleak topatzeko ikasturtearen hasieran, horrexegatik begirale-zerrenda martxan jarri nahi dugu uztailetik aurrera. Horren bidez lortu nahi dugu harremanetan jartzea eskolak eta begiraleak eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza asetzeko irailetik aurrera.

Izena nola eman?

Zerrenda osatzeko BILALAN zerbitzua erabiltzen ari gara. Oso prozedura erraza da: www.bilalan.net/araba helbidean sartu, barruan “lana bilatzen ari naiz” eta “begiralea” aukeratu. Jarraian zure espezialitatea eta zure datuak sartu.

Lan-eskaintzak zure postan jasoko dituzu eta ikasturte hasieran ikastetxeei ere zure berri emango diegu.

Nolako begiraleak?

Kirol arloan honakoak dira gehien errepikatzen diren beharrak: Saskibaloia, Futbola, Gimnasia erritmikoa, Irristaketa, Igeriketa, Pilota, Xakea, Judoa, Kirol anitza, Aerobika, Eskubaloia, Tenisa.

Kultur arloan honakoak: Abesbatza, Buztingintza, Margogintza, Dantzak, Txistua, Musika, Musika hastapena, Antzerkia, Txalaparta, Ingelera, Euskara, Euskal kultur tailerra, Gorputz adierazpena.

www.bilalan.net/araba